
Gaurko honetan, geure gaiari hurbiltzen zaion elkarrizketa bat dakarkizuegu. Horretarako, harrera etxeetan ez, baina antzekoa izan daiteken errealitate batean zeharo sartuta dabilen pertsona bat aurkeztuko dizuegu:
NERIAN MARTIN, magisteritza ikasi zuen, hezikea fisikora bideraturik, eta Gasteizko ikastola batean lanean dabil, San Viator ikastetxean, heziketa fisikoa ematen, eta orain Jarduera Fisikoa eta Kirolen fakultatean dabil, tesia egiten, KARTZELA, EMAKUMEA ETA ARIKETA FISIKOAren inguruan.
​
1. Azaldu pixka bat zuen proiektua: helburuak, lortu nahi duzuena, alde onak eta txarrak...
Hasieran beste ideia bat izan arren, Oiduirekin hitz egin eta gero, eta buruari hainbat buelta eman ondoren, tesia, emakumea, kartzela eta jarduera fisikoari buruz egitea erabaki nuen. Printzipioz, gure ideia izan da emakumeak ariketa fisikoa egitea eta ikuste honek zer ekartzen duen beraien bizitzari begira, baina gai honetan alderdi desberdinak daude, eta gure ideia da, batez ere, ea zer sentitzen duten hau egiten dutenean. Hala ere, esan behar da ez ditugula beti lortzen nahiko genituzkeen emaitzak. Orain bi proiektu dauzkagu: bata, kartzelan, duela aste bat hasitakoa; eta bestea, pisu batean, non hirugarren graduan dauden emakumeak dauden, hau da, lotara kartzelara joaten dira baina egunez pisuan daude. Orduan, hauen bizitza hauxe da, kartzelatik atera, ikastaroak, etxean egon, hitz egin... eta beraz, gure helburua da, ba gutxienez astean behin, asteartero, haiekin egon eta ariketa fisikoa egitea. Baina askotan ez dugu lortzen, hitz egiten erretzen edo denbora pasatzen egon nahiago dutelako. Printzipioz, haiei uzten diegu erabakitzen ea zer nahi duten egin, guk erabakitzen badugu dena ez dutelako nahi izaten. Orduan, batzutetan joaten gara gimnasiora, besteetan korrika, edo ibili...baina beraiek nahi dutena da hitz egin, hori da haien lehenengo helburua.
Egia da guretzako lan handia dela, eta denbora asko behar dugula, asteratero hara joateko, eta askotan ezezko erantzuna jasotzeko. Baina egia da ere, joaten garenean gero ondo ateratzen garela, zeren eta ikusten dugu haiek ere ondo sentitu direla eta pozik daudela, ariketa fisikoa egiterakoan hobeto sentitzen direla, gurekin hitz egiterakoan lasaiago gelditzen direla... Alde horretatik, ondo. Baina, beste aldetik gure partetik denbora asko eta ezezko erantzun asko. Baina, hori da dagoena, eta guk badakigu. Azkenean beraiek ezer egitera ohituta dute gorputza eta ez dute gogorik, nahiago dute beste edozein gauza egin.
Bi neska gara hau burutzen gabiltzanak, gero han hezitzaile batzuekin egoten gara baina guk gure kabuz lan egiten dugu eta guk biok bakarrik. Garrantzitsuena ondo saltzea da, eta haiek ikustea interesa daukazula haiekin egoteko eta haientzat ona dela hori egitea. Azkenean, guretzako ere espereientzia aberasgarria da, konfiantza lortzeraino iritsi gara eta haiek beraien gauzak kontatzen dizkigute, guretzat gauza berriak izan daitezkeenak.
2. Harrera etxe batean interbentzioa egiterakoan, zein puntu hartu beharko genituzkeela kontuan uste duzu, espetxeko errealitatearekin alderatuta?
Nire ustez, garrantzitsuena da nori zuzenduta dagoen proiektua, eta hori kontuan izanda, zer nolako perfilak dituzten gazte horiek. Eta hortik abiatuta gainerako guztia pentsatzea. Ez da berdina adinaren arabera, edo bakoitzren errealitate edo esperentziaren arabera, norberaen izaeraren arabera. Egia da proiektu bat prestatzerako orduan, lehengo prestatuko duzuela, eta ez dakizuela nolakoa izango den informazio hori zehatz-mehatz, baina bai direla aldagai batzuk gero dena aldatu ahal dutenak. Orduan, nik esango nuke kontuan hartu behar dela hori aldatu daitekeela, ideia bat izatea, baina agian gero dena aldatu beharko duzuela.
​
Hau da, zure ustetik zeharo urrun gelditzen den errealitate batekin egiten duzula topo, ezta?
Hori da. Adibidez, zuk daukazu ideia bat denek edo gehienek parte hartuko dutela ariketa fisikoa egiterakoan, eta gero ailegatzen zara horra eta agian bakar batek soilik nahi du parte hartu. Orduan hori bai joan behar dela aldatzen eta moldatzen momentuan. Horrelako proiektuetan, niretzako garrantzitsuena da guk daukagun jarrera, hurbiltasuna, ikustea zu ez zarela txarra, ez zoazela horra beraiai zerbait betearaztera, ez daudela behartuta, nahi badute parte hartuko dutela eta ez badute nahi ez. Egia da, ikusi behar dutela ona dela bertan parte hartzea, eta poliki-poliki ikustea zer nahi duten. Egia da, guk proposatzen badugu dena, ba batzuetan agian ez zaiela gustatuko, hau da, beraiei utzi behar zaie pixkatxo bat ea zer nahi duten egin. Agian ez dute esango, orduan bai joan ahal garela gauzak proposatzen, beraien parte-hartzea bultzatzeko. Baina nire ustez, garrantzitsuena hori da, kontuan izatea parte hartuko duten pertsona guztiak desberdinak izango direla eta oso zaila dela prestatzea edo kontrolatzea proiektu bat haiek denentzako, hain desberdinak izanik. Adibidez, nik ikastola batean egiten dut lan, 27 ditut klasean, eta beno, gutxi gora-behera, badakite zertarako dauden hor. Baina horrelako proiektu batean, ez daude behartuta egitera, hau da, parte hartzen dute nahi dutelako. Edo agian egonen dira behartuta, eta hor dago arazoa, ea nola proposatzen diegun parte-hartze hori.
3. Zertxobait aipatu duzu dagoeneko, baina nolako izan beharko luke haiekiko tratuak? Gogorra eta zorrotza, goxoagoa...? Zer hartu beharko genuke kontuan?
Gu, adibidez, emakumeekin lanean, egia da jada adin bat daukatela eta helduak direla, eta egiten dute nahi dutelako. Baina, gazteekin, puf, ba zailagoa da, eta gainera, gazte hauek, printzipioz, daukaten egoera zaila izango da. Orduan, tratuari dagokionez, ni ez nintzen egongo inposatzen, hurbiltasun batekin, bai limite batzuk jartzen, baina konfiantza sustazen saiatuz. Egia da zaila dela konfiantza hori lortzea lehenengo momentuan, baina zu hasten bazara gaizki beraiekin, ezinezkoa da zerbait lortzea. Gu, adibidez, emakumeekin sartzen gara, egoten gara hitz egiten, agian egun batean ez dute nahi ordu bat egon ariketa fisikoa egiten, ba beno, hor daukagu malgutasun bat: ba ordu erdi ariketa fisikoa eta beste ordu erdi hitz egin. Gero egongo da momentua gure lekura eramateko eta ordu oso bat egiteko. Baina hasten bazara "gaur egingo dugu ordu bat" nik esaten dudalako, ba horrela gaizki, nire iritziz.
​
Agian garrantzitsuagoa da aurrena beraiekin konfiantza edo tratu hori lortzea, hau da, "ni ez naiz zure ezer, gu biok lagunak gara" eta hortik aurrera, ez duzu lehenik proiektua aurkezten, baizik eta lehenik zu ta ni gara, eta gero egin dezakegu jarduera fisikoa edo ariketa desberdinak.
Bai, hori da. Azkenean gazteak ikustea zu leku berean zaudela, ikuste badu zu bere gainetik zaudela, nire ustez, gaizki. Baina hori leku guztietan. Nire ustez, hurbiltasun hori lortu behar da. Eta gainera, ulertu behar da, egoera honetan dauden umeak edota gazteak dagoeneko nekatuta daudela, arazoak, eta nahi dutena da hurbiltasun bat eta ondo sentitu. Eta azkenean, ondo sentitzen horretan, poliki-poliki, sartzea guk nahi duguna.
​
4. Erresistentzia azaltzen duten gazteekiko nolako jarrera izan beharko genuke?
Puf, ba ez dakit. Guri ez zaigu tokatu horrelako kasurik, emakume hauekin ez da ematen. Zuzenean esaten dizute ez dutela egingo eta punto. Eta hor ez dago eztabaidatzeko aukerarik, ez dute nahi eta ez dute nahi, eta guk uzten diegu, ez daude behartuta egitera, da zerbait nahi dutelako egiten dutena. Kasu hauetan, suposatzen dut proiektu hau ere ez dela izango derrigortuta daudela hori egitera. Orduan, ba egun batean ez badu nahi, ba beno. Nik uste dut, lortu behar duguna dela gazte honek ikuste badu gainerakoak pozik daudela jarduera horretan, azkenean bera ere sartuko dela dinamika horretan.
​
5. Kontuan izanik gizarteko zati "desfaborezitu" edo kolektibo baztertu batetaz dihardugula, zein da, zure ustez, pilotak tresna gisa duen egiteko garrantzitsuena? Eta kontuan eduki beharreko aldaera nagusienak?
Hiz egiten duzue pilotari buruz, baina nik uste dut ariketa fisikoa eta kirolari dagokionez, nik defendatzen dudana edo nire tesiaren helburu nagusia da, azkenean kirolarekin lortu ahal dela edozein egoeratan ondo sentitzea eta aurrera jarraitzea. Orduan, kasu honetan, guk sustatzen badiegu kirola egitea, hauek egoera berezietan egonik, beraiek hartzen badute kirola edo ariketa fisikoa euskarri edo erreferentzia bezala, edo beraien bizitzan aurrera jarraitzeko tresna bezala, ba hori izango zen helburua. Azkenean, horrek berarekin ekarriko ditu emozio batzuk, portaera aldatzea, ondo sentitzea, eta zentzu bat bilatzea bezala izango litzateke. Kasu hauetan, askotan, pisu hauetan dauden ume edo gazteak galduta egoten dira, edo egoera oso desberdinak bizi dituzte, eta behar dutena da zerbait edukitzea motibatzeko edo aurrera ateratzeko. Nik uste dut askotan kirolak hori lortzen duela.
​
6. Kartzelako emakumeekin alderatuta, harrera etxeetako gazteekin jardutea zailagoa, errazagoa...idurituko litzaizuke? Zein desberdintasun ikusten dituzu bi kasuen artean?
Desberdintasun asko daude, niretzako. Azkenean, ez da berdina kartzelan dauden emakumeak, arazo...ez larriak, baina behintzat arazo bat dago, eta askotan pisu hauetan dauden umeek, aldiz, ez dute ezer egin, hau da, ez da izan beraien erabakia edo beraiek egin duten zerbaiten ondorioa, baizik eta bere familia edo gurasoak edo arrazoi desberdinengatik daude hor. Orduan, hauek askotan egongo dira prest gauza asko egiteko, beraiek ez baitute ezer egin, etxean ez dute aukerarik izan, eta beraiek sufrimendu hori daukate baina errurik ez. Adibidez, emakumeek askotan burutan daukate emakume txarrak izan direla, beraien umeekin gaizki portatu direla, egin dutenari begira daude... eta azkenean horrek ez die uzten aurrera joaten. Ume edo gazte hauek, adibidez, agian batzuetan egin dute beraiek zerbait, baina egoera oso oso desberdinetan daude. Niretzako, ez dakit... zailago edo errazago? Puf... Egia esan, emakumeekin ez nuen inoiz lan egin horrelako proiekti batean, ni irakaslea naiz eta beti umeekin egon naiz. Baina, kasun honetan, adibidez, alderdi asko daude, eta egoera desberdinak, guk ezin ditugunak kontrolatu. Kartzelan dira emakumeak, zerbait egin dutenak, hori betetzen daudenak eta punto. Baina gazte hauek, egongo dira egoera oso desberdinetan, oso. Niretzako agian zailagoa izango zen. Gero agian, behin konfiantza hori lortutakoan, umeak edota gazteak izango dira hurbilagoak, bain hori lortzeko, nire ustez, zailagoa izango zen, hasieran. Zeren eta emakumeek jada heldutasun bat daukate, gehiago eskertzen dute, eta badakite zu hor zaudela gauza onak eskaintzeko. Baina gazteek hori ulertu arte... Behin ulertuta oso ona izango da baina autoritate-zentzu hori beti emango diote.
​
Gero, gazte edo ume horien artean ere, desberdina izango da 6 urteko ume bat edo 17 urteko gazte bat.
Noski, beraien helburuak desberdinak izango dira. Batzukin agian oso erraza izango da horrelako proiektu bat aurrera eramatea, beraiek ez dutelako ezer egin, eta beste kasu batzuetan agian beraien jarreragatik daude hor, eta hien kasuan askoz ere zailagoa izango da proiektua aurrera eramatea, edo ez, ez dauka zertan. Eta adin ere, ez da berdina prestatzea proiektu bat 6-12 urteko umeekin edo 12-16. Azkenean, batek joastu nahiko du futbolean eta besteak, ba ez dakit. Gu emakumeekin, adibidez, desberdinak dira, bain azkenean denak helduak dira. Eta egia da agian batzuk korrika egin nahi dutela eta beste batzuk ez, baina beno, batzuk egiten dute korrika eta besteek ibiltzen. Baina, aksu honetan, oso zaila izango da.
​
7. Eta azkenik, zein dira zuen proiektuan izan dituzuen buru-hauste handienak?
Ba handienak,hasieran, guk geneukan gogo handia egoteko hor asteartero egiten, eta gero poliki-poliki joan gara buruarekin pentsatzen eta beno, nahi badute joango gara eta ez badute nahi, ba ez. Gu saiatzen gara astero motibatzen eta gauza berriak prestatzen, baina oso zaila da. Oso zaila da, zeren eta dagoeneko jarrera bat daukate, eta normala da ere, egon dira 3 edo 4 urte edo gehiago kartzelan eta gorputza ohituta dago ezer egin gabe egotera, baina beno.
​
Frustrantea egin zitzaizuen?
Ez. Baina da denbora galtzea asko. Ni, adibidez, lanetik ateratzen naiz 5etan, presaka, motxila prestatu goizean, korrika.... ailegatzen zara eta "no nos apetece". Edo ordu erdi lehenago, "no nos animamos".
​
Nortasun aldetik edo, izaera gogorra duzu eduki beharra horrelako egoera baten aurrean?
Ez, da ulertzea ere. Ni, egia da, proiektu hau eta gero, ikasten duzu gehiago ulertzen pertsona. Nik, adibidez, kartzelako mundua ez nuen ezagutzen. Eta egia da, ba beraiek kontatzen dutena oso gogorra dela, oso. Orain kartzelara joaten garela asteazkenetan, bizi izan dutena oso gogorra da, eta beraiek esaten dute "si con que vengáis aquí un rato y nos entretengáis un rato, ya vale", dauzkaten ordu guztiekin... Berdin zaie egitea futbola, jolasak edo egotea hor hitz egiten, beraientzat hori da "la novedad". Egotea ordu bat astero, ba haiek jada egonen dira pentsatzen hurrengo astean joango garela eta zerbait desberdina egingo dutela. Horregatik, niretzat faena bat da, korrika eta presaka iristea eta azkenean egoten gara hitz egiten edo. Guk ulertu dugu tesirako dela eta ere ulertu behar ditugula, ze altxatzen dira 6etan, uste dut, kartzelatik etortzen dira, kurtsoak, etab., eta ailegatzen da ordua, eta hor gelditu nahiago dute. Baina beno, hori da proiektuak ekartzen duena ere, eta alde onak eta ez hain onak ditu, guztiak bezala.
​
Beno, ba hauxe izan da dena. Mila esker etortzegatik, eta plazer bat izan da.
Zuei gonbidapenagatik. Ez horregatik.
​
