
Lehenik eta behin, proposamenaren egitura orokorra azaltzea izango da. Funtsean, geure asmoa, harrera etxe ezberdinekin harremanetan ipini eta geure proiektua proposatzea da. Euren oniritzia jaso eta geure asmoak aurrera jarraitzean, harrera etxeetara joatea izango da urrengo pausua.
Proiektu honek izango duen egitura, tailer edo ikastaro librekoa izango da; hots, inor ez dago beharturik bertan parte hartzea eta beraz, nahi duena joango da eta nahiz ez duena ez. Hala, astean birritan, pilota saioak planteatuko ditugu gutxi gora behera ordu bat, bi ordukoak. Gero seguraski, inor ez dela bi orduz pilotan, palan etab. arituko baina bideratzaileak behintzat bertan jardungo dute. Bestalde, instalazioak beti egongo dira hor, gazteen gustukoa bada eta interesa pizten badiegu, nahi dutenean (inor euren jarduna bideratzen aritu barik) eurek euren kabuz jardun dezaten. Beraz, tailerrak hor egongo dira astean birritan nahi duen oro bertaratzeko, eta bertan, bertako partehartzaileen nahi eta desioen arabera jardungo da. Horretarako, beharrezko diren moldaketa, doiketa etab. gauzatuz. Modu honetan, gazteen dibertsio eta ongizate pertsonala gauzatzea izango da helburu, eurak hobeto sentiaraztea eta pilota eurentzako helduleku bilakatzea.

Helburu hauek lortu ahala, lasai egon, parte hartu nahi ez dutenak ere bertaratuko dira eta!
Bestalde, ez da irakasle-ikasle rolik egongo. Bada, helburua ez da euskal pilotako teknikak, heziketa etab. jasotzea izango, baizik eta dibertitzea eta dibertituz elkar harremantzea, eta horretarako ez dugu geure gainean egongo den inoren premiarik, geu soilik aski baikara dibertitu eta ongi pasatzeko. Hala eta guztiz ere, hasierako saioetarako, komenigarri izango da laguntzaile bat aldamenean izatea. Bestalde, heziketa metodologia aldetik, metodologia dibergente baten aldeko apustua da gurea; hots, gaztetxoei euren kabuz pilotan ibiltzea zer den esperimentatze dezaten utziz, galderak eginez, euren iritzi gaitasuna garatzen utziaz eta sormena modu aske batean nahierara lantzen utziaz. Izan ere, ez ditugu makinak sortu nahi, pertsonak behar ditugu, gorputz eta azalez eginak, geure kabuz pentsatzeko eta sentitzeko gai garen izaki bizidunak, kritikoak eta geure izate soila azaltzeko eragozpenik ez dugunak, garen bezalakoak garela onartzen dakigunak. Eurak baitira bizitza dutenak, protagonismo osoaren jabe: azal, hezur, pentsamendu eta emozioez osaturiko bizidun ttipiak. Modu honetan, eta ezinbestean pertsonon izatea erdigunean kokatuaz, proiektu hau aurrera eramateko saiakera burutuko dugu.
​
Bestalde, kontuan izan behar dugu, dena aldez aurretik prestaturik eta loturik eraman arren, ondoren topatuko dugun errealitateak agian ez duela geure espektatibekin zerikusirik izango eta beraz, espero ez dugun ororekin talde egin dezakegula. Baina, zeren zain gaude? Hor doa geure erronka!!
​
