top of page

Kirolak hezkuntzan duen garrantzia goruntz doa. Izan ere, guztiok dakigu kirol eta jarduera fisikoaren bitartez transmiti dezakegun elkarbizitza edota beste hainbat baloreen onura zenbaterainokoa den. Era berean, jarduera fisiko ororen praktika, eta zehazki pilotarena, harrera etxeetako gazteen hezkuntza modu bikaina izan liteke. Ildo beretik, heziketa fisikoa nahitaezko zaigu geure nortasunaren garapenean; hots, fakultate fisiko, intelektual eta moralen garapenean. Behinik behin, proiektu hau martxan jartzeko soberan litzateke kirol instalakuntzen sare bat eta jarduera edo aktibitateen programa bat zehaztea, horretarako betiere kontuan izanik programen helburu, eduki eta metodologiak. Hala, izan dadila pilota printzipio eta balore batzuen oinarri eta gako: sozializazio, integrazio, koedukazio edota aukera berdintasunerako bide.

Jada esan dugun moduan, beraz, proiektu honen xede nagusia pilota instrumentu pedagogiko-hezitzaile gisan erabiliaz harrera etxeetako gazteen elkarbizitza (konbibentzia) hobetzea, formakuntza profesional bat ematea edota jarduera kultural nahiz kirol jarduerak eskaintzea dugu heziketa aktibo, integratzaile eta kalitatezko bat sustatuz.

Pilota Integrazio Erraminta Paregabea!
  • b-facebook
  • Twitter Round
  • Instagram Black Round
bottom of page