
Atal honetan, harrera etxe bateko errealitatea azaltzea dugu helburu. Bada, proiektu hau martxan jartzearren ezinbesteko funtsa baita gazte hauen azterketa egitea. Modu honetan, pilotaren bitartez, zein arlo jorratu, zein balore edo harreman sustatu edota zein metodologia erabili jakitea lortuko dugu. Aski erraz pentsa genezakeen moduan, gazte hauek maiz arazo pertsonal anitz izan ohi dituzte; era berean, besteekin harremantzeko zailtasunak edota iraganeko esperientzia txarrek utziriko markak ere ukaezinak dira. Milaka egoera eta kontestu negatiboetan bizitzeak jarrera edo aktitude kaltegarri edota antisozialetara bideratu dituzte; hala nola, alkohol nahiz droga arazoak, indarkeriazko jarrerak, marginalitate egoerak, desoreka emozionalak edota garapen motorra ladu gabeko egoerak...
Sarri, euren bizitzak moldatzeko eta aurrera egiteko errekurtso gabezi bat nabari zaie eta horren ondorioz etorkizuneko espektatibak edota harreman interpertsonalak ez dira ondo kudeatzeko gai izaten; hala, balore eraikitzaileak erabat alboratuz (ardura izatea, errespetua, disziplina, konpromezua, autoestimu falta..). Hau gutxi balitz, gizartetik kanporatuak izan direnaren erabateko ustea dute; eta nire aburuz, ez dute arrazoi falta handirik. Izan ere, gizarteko zati handi batek hala tratatu izan baitu egoera ezberdina bizi duen pertsona oro.

