top of page

            Egun, jada badaude jarduera fisiko eta kirola tresna gisan

erabiliaz, programa edo proiektu ezberdinak martxan eta hauek

jarduera fisikoaren praktikak dituen efektu positibo eta

eraginkorrak azpimarratu besterik ezdituzte egin. Besteak beste,

jarduera fisikoak autokontzeptu eta autoestimua hobetzeko,

ongizate pertsonala lortzeko, egonkortasun emozionala lortzeko,

eskola interesa sortzeko, familiarekiko harremanak gauzatzeko,

arduratsu izateko, estresaren perzepzioa egoki kudeatzeko etab.

egitekoetan funtsezko eraginkortasuna du. Bestalde, jarrera

bortitzak edota drogen kontsumoa alboratzeko ere baliabide

aparta da.

            Beraz, laburbilduz, pertsonon ongizate emozional nahiz

fisikorako baliabide aparta dugu jarduera fisiko eta kirola; eta zer

esanik ez bere ludikotasunari dagokionez. Hargatik, funtsean,

esan genezake pilota baino erraminta eraginkorragorik ez

dagoela harrera etxe bateko errealitatean aurrerapausuak

emateko.

           Egungo interbentzio planek, pauta edota aspektu zehatz batzuei egin diete jaramon: hala nola, gazteek besteekiko enpatizatzeko (hau da, besteen errealitatea ulertzeko) duten gaitasunari; horrez gain, heldutasunez arrazoiketa moralak egiteko kapazitateari; bestalde, Gazteengan piztu nahi den ilusio eta interesari; hots, eurak motibatzeko moduari eta hala, euren parte hartzea lortzeari eta azkenik, autonomoki jarduteko gai direla eta etorkizunak duen garrantziaren kontzientziazio lanketari.

           Hau dena kontuan izanik, geure interbentzio plana martxan jarri aurretik, argi izan behar dugu gazte hauen arteko ezberdintasunak ugariak direla. Izan ere, batzuek ez dute ezer egin dauden tokian egoteko, eta beraz, egonkorragoak direla esan genezake. Beste batzuen kasuan, ordea, erru sentsazio nabari bat egon daiteke eta beraz, izango dituzten beharrak ere ezberdinak eta ugariagoak izango dira. Bestalde, kontuan izan behar dugu ere, beste hainbeste gazte izango direla jarrera ezegokia edota erresistentzia azalduko dutenak proposamen honen aurrean. Hau guztia esan ostean, beraz, oso oso garrantzitsua izango da interbentzio planean “hezitzaileen” jarduna. Bada, kontuan izan beharko dute eurekiko tratua funtsezkoa izango dela. Jarduera fisikoa baino lehenago, gaztetxoekiko hurbilketak eta eurekiko harremanak lehentasuna izango duela. Hala, inoiz ez zaiola inori errurik botako, ez dela euren alde txar edo ahulik aurpegiratuko, beti, jatorri eta ohitura kulturalak kontuan hartu beharko direla (hau da, ez da eredu eta are gutxiago estereotipo bat ezarriko), aurrera egiteko helduleku gisan planteatuko dela jarduera fisikoa (geure kasuan euskal pilotako jokamoldeak -adin, gustu eta nahien arabera-) eta batez ere, gustuz eta egitearren egingo dela pilota saio oro, ludikotasun eta ondorioz ongizate pertsonal eta zoriontasun horren atzetik.

           

 

BERAZ...NOLA HASI?

 

 

           Interbentzio prozesua fase desberdinetan banatu beharko dugu. Lehenik eta behin, jarduera fisikoa -kasu honetan, euskal pilota- harrera etxean sartu aurretik, geure burua sartu behar dugu. Garrantzitsua da, hasierako fase honetan, bertako ume edota gazteekin konfiantza bultzatzen saiatzea. Izan ere, proiektuaren aurretiko ideia bat edukita ere, ezin dugu proiektua egitan martxan jarri ez baditugu gazte horiek hurbilagotik ezagutzen. Lehenengo egun hauetan, elkar ezagutzen saiatuko gara, beti ere gu euren lagun moduan aurkeztuz. Komenigarria da, gazte bakoitzaren perfila ezagutzea, hala nola, euren errealitatea, bizitzako esperientzia, norberaren izaera, etab., horren arabera haietako bakoitzak izan dezakeen jarrera nolabait aurreikusteko. Hori dela eta, besterik gabe, haiekin solastatzera eta egotera joanen gara. Hala eta guztiz ere, kontzientziaturik egon behar dugu, proiektu osoan zehar, dena goititik beheiti aldatzen ahal dela, edo guk espero dugun erantzun baten guztiz kontrakoa jaso dezakegula. Hortaz, prest egon behar dugu momentuko aldaerak edo jarrerak eskaintzeko. 

             Behin gazteekiko hurbiltasun gehixeago lortuta eta haien jarrera posibleari buruzko ideia bat izanik, proiektu honen funtsean sartuko gara, euskal pilota harrera etxeetan sartzen, hain zuzen ere. Honetarako, hainbat aldagai kontuan hartu beharko ditugu. Alde batetik, adinaren arabera taldekatuko ditu, 6-12 eta 12-16 urte artekoak, adibidez. Adin bakoitzeko ume edota gazteekin egingo ditugun jarduerak ez dira berdinak izanen. Gainera, ez dugunez haiek inposaturik edo bortxaturik sentitzerik nahi, aukeraketa margen bat utziko diegu beti ere. Horrela, haiek nahi dituzten jolasak edo ariketak egiten hasiko gara (horregatik, adin tarte bakoitzean jarduera desberdinak izanen direla naturala da). Bitartean, gu ere proposamenak egiten joanen gara, baina inoiz ez behartu gabe. 

            Jakin badakigu kirola eta jarduera fisikoa komunikazio interkulturalaren eremu pribilegiatua dela, baina egia da ere biolentzia eta konfrontaziorako bide ere izan daitekela. Alde batetik, integraziorako tresna edo baliabide garrantzitsua da, hizkuntza unibertsala darabilelako eta kolaborazio eta kooperazioan oinarritzen baita. Bertze aldetik, aurkaritza bultzatuz, dinamika agresiboa sor dezake. Hortaz bera, gakoa jarduera hori modu zuzenean bideratzean datza, ondorio positiboak soilik lortzeko. Gainera, gazte hauen egoera kontuan izanik, ezin gara agresibitatea azal dezaketen jarduerak egitera arriskatu. Beraz, komeni da ariketetan kolaborazioaren balorea nabarmentzea aurkaritzarena baino.

       

           Laburbilduz, faktore edo aldagai hauek guztiak kontuan izango ditugu, gure jarduerak bideratzerako orduan, haiengan eragin positibo bat bilatzeko, beti ere, haiei imaginazio margen bat utziz eta gu haien pareko azalduz. 

​

ARIKETAK

 

1) Txokotan jolasa

 

Denak denen aurka arituko dira. Sakeko eta paseko marrak zehaztuko dira. Esku pilotan jolasten hasiko dira. Norbaitek huts egitean kaleratuta izango da eta frontisaren aurrean kokatuko da. Beste guztiak jolasten jarraituko dute. Orain frontisean kantxari begira daudenak pilota airez hartzea lortzen badute, lurrean punparik eman gabe, jolasten jarraitu dezakete eta kantxara sartzen joango dira.

 

Azkena geratzen denak, bizitza bat irabaziko du zeinarekin hurrengo baten huts egiten duenean bizi hori erabil dezake kanporatua ez izateko. Ondoren, “barru” esan eta jokoari hasiera emango zaio berriro.

​

2) Primietara eta desafioetara jolasa

 

Lehengo eta behin primietara jokatuko dute, hau da, denak kantxan kokatuko dira eta esku pilotan jolasten hasiko dira. Pertsona batek txarra egin ostean  kaleratua izango da. Kaleratutako ordenaren arabera bikoteak osatuko dira eta ondoren, bikoteak elkarren kontra arituko dira desafioan. Desafioak 5 tantotara izango dira.

 

Eskuz edo palaz arituko dira. Finala bikote batek irabazten duenean berriro ere denak barrura sartzen dira eta jolasa berriro hasten da.

​

***Bestalde, komenigarria da esatea, hauek orientazio ariketak direla; hots, zer nolako ariketak burutu ditzaketen proposamena. Honek ez du esan nahi hauek egingo direla edota beharturik egongo direla hauek egitera; baizik eta, soilik, aukera hau badutela egin nahi badituzte edota hauetatik hasita beste mila egin ditzaleketla. Soilik, jokora bideratzeko proposamena da.

Interbentzio Plana:

  • b-facebook
  • Twitter Round
  • Instagram Black Round
bottom of page